XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arte obra situatu beharra dago, batik-bat.

Eta hein honetan, artearen ekonomiarekiko loturen ardurak, bestela akordatu gabe pasako litzakeen zenbait dato jakingarri oharrematera, eramaten du.

Hots, azterketa orientatzen du.

Beste ikuspegiek ikusiko ez luketen, edo esplikatuko ez lituzketen gauzak, erakus eta esplika ditzake ikuspegi honek.

Adibidez, Lafittek oharrarazten omen duenez, XVIII mendean euskal literaturaren nagusigoa Laburditik Gipuzkoara pasatzen den ari berean, Laburdiko ekonomia gainbeheran eta Gipuzkoakoa goraitean kausitzen dira (15) Sarasolari hartzen diot dato hau, ezin Lafitteren lana ikusi izan dut; cfr. I. Sarasola, Euskal Literaturaren Historia, 1971, or. 23 ta 26. Ikus, gainera, J. San Martinen Kritika solas (Sarasolaren liburuaz), Anaitasuna, 1971, zenb. 216.

Egia da hemen, horrekin bakarrik eta besterik gabe, ekonomiako fenomenu jeneral baten eta literaturako beste fenomenu halaber jeneral baten paraleloa ohartarazi besterik ez dela egiten.

Baina dato biziki interesgarria dugu hau.

Eta sakontzea merezi lukeen historia une bat.

Nolanahi ere, zehazki azterkatu arte, soziologiaren atarian baizik ez gaude.

Koinzidentzia hori hautematea aski duela, deritzana, proletkulturalisten gisako arrunkerietan dabil: hots, arrunkeriak aski konkretutzat edukiaz.